home kontaktua
EZAGUTU GOZATU eta ZABALDU lKASI eta ERAKUTSI ELKARTRUKATU
erreportaiak
  ERREPORTAIAK

Atal honetan ekitaldi hauei buruzko informazioa aurkituko duzu:
1- Bertsound System
2- Artixten Topaketa
3- Kalejira Musikatua



----------------------------------------------------------------------------------
BERTSOUND SYSTEM
Bertsolaritza Euskal Kulturaren parte garrantzitsua da. Urteetan, hitzak, errimak eta melodiak Euskal Herriko plaza eta txoko askotan gure izaeraren erakusle izan dira. Kultura desberdinen arteko harremanak, baketsuak izan direnean behintzat, aberastasuna ekarri diete herriei.  Oraingoan, Euskal Herrian sortutako bertsolaritza, AEBetako auzo afroamerikar txiroetan sortutako hip-hop mugimenduarekin eta Jamaikako reggaearekin uztartuko ditugu. Zer aterako ote maitasun harreman honetatik?

HIP-HOP MUGIMENDUA
Euskal Herrian geroz eta gehiago dira Hip-Hop kulturagatik erakarrita sentitzen direnak. Hip-Hopa 80. hamarkadan AEBetako auzo txiroetan sortutako mugimendua da, espresiobidea. Ideiak eta sentimenduak adierazteko modua da Hip-Hopa eta horretarako, idei eta sentimendu horiek adierazteko, baliabide desberdinak erabiltzen ditu:
Rap musikak, doinu, erritmo, errima eta letren bitartez, ahozko espresioa adierazten du, kantatzeko eta musika egiteko modu berezia (scratcharen teknikak lagunduta). Break dantzak gorputzaren espresioa ahalbideratzen du. Gorputza, lurrarekin harreman estuan eta musikaren laguntzaz, mugimendu ikusgarrien bidez, espresio tresna bilakatzen da. Grafitiarekin, idei eta sentimenduak, irudi bihurtzen dira. Espraiaren teknika erabiliaz panel edo paretak orri zuriaren papera jokatzen dute.

AZALPENA
Bertsound system izeneko egitasmoan bertsolaritza eta hip-hop mugimenduaren arteko harremana zirikatu nahi dugu. Jatorri oso desberdinak izanda ere, komunean osagai asko dituzte bi kulturak. Biek erabiltzen dute hitza gauzak adierazteko, biek dute errima eta biek goxatzen dute hitza melodia eta erritmoaren bitartez. Bertsolari-rapeatzailearen trebezia ezinbestekoa da.

EGITURA
Osagaiak
Bertsolariak (Xabier Silveira, Iñaki Viñaspre), rap abeslariak (Maisha, Daddy Jeff, Norte Apache, 121 Crew, eta abar.), graffiti margolariak, disko jartzaileak (Aritz Sound System) eta break dantzariak.
Bertsoa, errima, musika, erritmoa margoa eta dantza.

Bertsound systema antolatzeko:
Ixa74@hotmail.com / www.ixah.net
675 703 276 (Aritz)

--------------------------------------------------------------------


ARTIXTEN TOPAKETA 2009

Hernani zein inguruko herrietan artearen adar desberdinetan ari diren lagunen topaketa irekia.
Egitaraua irekia da eta nahi duenak parte hartu dezake (aurrez gurekin harremanetan jarrita)
Egun argiz eta kalean egindako ekimena.
Aurten, Astintzen taldearekin elkarlanean, Rock Astearen eta Artixten Topaketaren artean egitarau amankomuna osatu dugu larunbaterako.

NOIZ: Urriaren 10a, larunbata. (11:00etatik 19:30etara)
NON: Atsegindegin eta Tilosetan (bi gune desberdin)
.




---------------------------------------------------------------------

KALEJIRA MUSIKATUA 2009

MAIATZAK 09, LARUNBATA
HERNANI, PLAZA BERRI


Maiatzaren 09an, larunbata, KALEJIRA MUSIKATUA deitu dugun ekimenaren bigarren edizioa ospatuko dugu. Bertan, kaleak okupatu eta musika lau haizeetara zabaltzea izango da helburua, musika mugimenduan eta sound system erara, kasu honetan (maiatzaren 11ean Bob Marleyren heriotzaren urteurrena ospatzen da). Iaz, eguraldi txarra zela eta, Milagrosas egin genuen eta bertan elkartu ginen, besteak beste, Rude Kanka, Iñaki steppi, Iban Nikolai didgeridoo, Hernaniko Samba taldea, txalapartariak, Mix6T eta Mulambo perkusio taldea, hainbat lagunekin batera. Aurten berriro aterako gara kalera (ea eguraldiak laguntzen duen) eta musikaz beteko dugu. Hauxe da, hasiera batean dugun asmoa:

ZER: KALEJIRA MUSIKATUA
NOIZ: Maiatzaren 09a, larunbata. (12:00-20:00)
NON: Hernani. Plaza Berri. Eguraldi txarra egingo balu: Atsegindegiko plaza.

Info gehiago:
675 703 276 (Aritz)
ixa74@hotmail.com
www.ixah.net

EGITARAUA

KALEJIRA MUSIKATUA
MAIATZAK 09, LARUNBATA
PLAZA BERRI


12:00
Kalejira HERNANIKO SAMBA taldearekin
Musika zaletu gazteek osatutako perkusio taldea. Iazko Kalejira musikatuan ere parte hartu zuten eta urduritasunak gaindituta oso saio txukuna eskaini zuten. Taldekideak, perkusioaz gain, rockean oinarritutako bi talde dituzte.

12:30
Afrikar perkusio tailerra
Ruben Afrikarekin maitemindutako Hernaniarra da eta Afrika mendebaldeko perkusioen magia erakutsiko digu tailer txiki honetan. Afrikako perkusioan maixu direnekin ikasitakoa da eta erritmo hauen bizitasuna gerturatuko digu.

13:30
Gambiako janariaren dastaketa
Beste maila askotan bezala, Afrikako gastronomia gustiz ezezaguna da gure artean. Gabezi horri, neurri batean, konponbide eman nahiean, Gambian jaio eta gure artean bizi den Moussak bere jaioterriko janaria prestatuko du plazer handiz dastatu dezagun.

16:00
BALA-KORA. Afrikar perkusio erakustaldia
Rubenen perkusio erakustaldia. Rubenek gustuko ditun afrikar doinuak eskaintzen dituen irrati saioa egiten du Hernaniko Molotoff Irrati librean (91.8fm eta www.molotoffirratia.com )

16:30
Jah Inity Sound Systema.
Euskal Herriko sound system beteranoa. Urteak dira Jahb eta bere lagunek reggae doinuak lau haizeetara zabaltzen diardutela. Ganjaren magiak lagunduta, dubplate bilduma aberatsa osatu dute. "The sweetest sound in town..."

www.myspace.com/jahinitysound

18:00
Iban Nikolai didgeridoo erakustaldia
Londresera egindako bidaia batean ezagutu zuen didjeridua Iban Nikolaik.
Haiseran autodidakta gisa ikasi eta ondoren klaseak eta tailerretan parte hartu du Europa eta Australian zehar.
Egun, didjeriduaren erabilera irakatsi eta kontzertuak eskeintzen ari da.

Didgeridoo
Munduko aizezko instrumenturik zaharrenetakoa dudarik gabe (40.000 urtetik gora) eta australiar aborigenen kulturatik dator.
Termitek naturalki zulatututako enbor huts bat da eta zulotik putz eginda soinu grabe bat ateratzen da .Ez daude bi didgeridoo berdin. Bakoitzak bere ahots propioa du.

www.myspace.com/ibannikolai

18:30
The Zestones eta Rude Kanka sound systema
Rude Kanka Sound bi gazte donostiarrek osatutako proiektuaren izena da. Reggae musika beraien belarrietara iritsi zenean, zerbait piztu zitzaien barruan. Pixkanaka, musika miragarri honek harrapatu egin zituen bere barnean, gaur egun arte. Jamaikako independentzia ostean (1962tik aurrera) sortu eta mamitu ziren estilo zaharretatik hasita (Rock Steady eta Ska), Reggaearen barruan existitzen diren estilo eta erritmo desberdinen biniloak nahastu arte; hauen artean hurrengoak aurkitu daitezkeelarik: roots, dub, new roots, dancehall (raggamuffin, toaster…), UK dub…. Dardara positiboak zabaltzea da beraien helburua, Reggaearen kultura bat errotu eta garatzea Gipuzkoan eta Euskal Herrian.

http://rudekanka.wordpress.com

The Zestones - Argizulo

ARGIZULO orain dela 6 urte zestoan jaiotako proiektu kulturalaren izena da. Inposatzen diguten bizi ereduari bide berriak bilatzeko jaio zen. Bertan ekintza kultural aunitz egin dira, hauen artean: Euskara barnetegia, perkusio ikastaroak, txalaparta ikastaroa, antzerkiak, bideo proiekzioak, musika mota desberdinetako festak, jam sesioak, ...

Aldaketa desberdinak eduki ondoren, ekintza hauek egiten jarraitzen dute eta berri batzuetan murgiltzen hasi dira. Argizulo proiektuaren oinarri bezela, The Zestones laukote berria daukagu. Zestoa (Gipuzkoa, Euskal Herria) inguruan juntatu diren 4 abeslarik osatzen dute. Reggae estilo guztiak abesten dituzte mezu sozial eta sakonekin. Euskeraz, gazteleraz eta ingelesez abesten dute beraien koro original eta txukunak zuzenekotan aurkeztuz.

Gaur egun Argizulo, talde sendo bat osatuz, sound system erara donostiako Rude Kanka Sound bikotearekin parte hartzen dute festa desberdinetan beraien mezuak zabalduz. Beste proiektu musikalen artean ere, hemendik gutxira The Zestones Band sortzeko asmoa dute beraien produkzio eta konposaketak banda modura erakusteko gogoaz!

Argizuloren 6. urteurrena ospatzeko eta proiektu berri honi hasiera emateko, Argizulo Riddim Selection bilduma argitaratu berri dute. Argizulo barnetegitik pasa diren artista desberdinekin egindako lana ezagutzera eramateko bilduma bat da. Aurretik egindako reggae oinarri desberdinen gainean bai abeslariez eta baita musikariez osatutako abestiak daude. Hauen artean, argitaratu gabeko Lone Ark-eko Roberto Sanchez-en abesti berri bat entzuteko aukera dago. Hurrengo estekan bilduma hau jeistea daukazue:

 


 

 

-------------------------------------------------------------------------------------------------------

ARTIXTEN TOPAKETA 2008


ARTIXTEN TOPAKETA – 2008ko Urriak 04
EGITARAUA

URBIETA KALEA

SOUND SYSTEM GUNEA

12:00-12:15 - Txalapartariak
13:00-15:00 - Revolutionary Brothers - reggae sound systema
15:00-16:00 - Mikel - reggae-rap saioa
16:00-18:00 - Rude Kanka + Matxete Sound Anti System + Txalapartariak - reggae sound systema txapalapartarekin
18:00-18:30 - Break dantza
18:30-20:00 – Abeslarien tartea
Paula – Rap
Duran Mc - rap
Black Jiko - reggae sound systema

KALEAN ZEHAR

14:00etatik aurrera: Lamia gorputz margoketa - Body Painting
12:15etatik aurrera: Graffitiak
Kinoa Pitxiak - Oihana - Buztin Polimerikoa
Oihana Intxausti - Margolaria
Umeek margotzeko txokoa

ESZENATOKI TXIKIA

12:15-13:00 - Kantautoreak
Julen Cobos - kantautorea
Andoni Tolosa – kantautorea

17:00-18:00 - Rikikuzu – house, disco eta pop
18:00-19:00 - Prest Dj - dub eta breaks
19:00-20:00 - Dxpe eta Alivio - musika elektronikoa





------------------------------------------------

ZER

Hernani zein inguruko herrietan asko dira artearen adar desberdinetan diharduten lagunak. Izen famatuak eduki gabe ere, ordu asko eskaintzen diote maite dutena egiteari; musika dela, dantza, antzerkia, pintura, etab. Normalean, bakoitza bere aldetik dabil eta zaila da artearen adar desberdinetan dihardutenak batera ikustea. Artixten Topaketa deitu dugun honetan, egun batez, espazio berdinean elkartzea pentsatu dugu (bata besteari traba egin gabe noski). Horretan oinarrituko da Artixten Topaketa. Hernaniko Urbieta kalea egun osoz trafikoari itxi eta kalea bereganatuko dugu, gure “sormen lanak” jendeari erakutsi nahian.

II. SAIOA

Iaz eman genion hasiera Artixten Topaketa deitu dugun ekimen xelebre honi. Iazkoan Hernani zein inguruko herrietako artixta dexente bildu genituen (Morau, Ania, Black Jiko, Impio, Jah B, Dj Prest, grafitti margolariak, dantza garaikidea taldea, etab.) eta nahiz eta eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu (goizean behintzat), giro polita sortu zen kotxerik gabeko Urbieta kalean. Aurten ideia berreskuratu eta saiakera berria egingo dugu. Saioa urrian izango da (data zehazteko dago baina urriko larunbata izango da; urriak 04 edo 18) eta oraingoan ere Urbieta kalean izango da (feria lekua). Eguraldi txarra egingo balu Atsegindegin egingo genuke.

DEIALDIA

Mezu honen bidez deialdia luzatu nahi diegu, Hernanin zein inguruko herrietan, musikaren, antzerkiaren, dantzaren eta orokorrean sormenaren edozein atala landu eta egindakoa kaleratu nahi duten guztiei, nahi izanez gero, ekimen honetan parte hartu dezaten. Horretarako gurekin harremanetan jartzea besterik ez dute, egin nahiko luketena azaldu eta behar dituzten baliabideak adierazi. Hauek dira bideak:

Posta elektronikoaren bidez: ixa74@hotmail.com

Telefonoz: 675 703 276 (Aritz)

www.ixah.net

Deialdi honen berri zabaltzea asko eskertuko genuke.

MILA ESKER ETA ONDO IZAN


ARTIXTEN TOPAKETA - GALDERA ERANTZUNAK



1- Artixtak, normalean, bakoitzak bere aldetik eta bere esparruan egiten ditu gauzak. Musika zaletuak garenok, adibidez, musikarekin zerikusia duten gauzak antolatzen ditugu, normalean. Gutxitan elkartzen dira adar desberdinetako lagunak gauzak egiteko. Hasiera batean, Artixten Topaketa, izenak dioen bezala, adar desberdinetan aritzen diren artixtak elkartzea bilatzen du; egun berean eta espazio berean gauzak elkarrekin edo elkarren ondoan egin, bata besteari oztopo egin gabe, noski. Ixah elkartea, Euskal Herrian oso ezezagunak ez diren musikak zabaltzeko asmoa duen elkartea da (musika beltza eta elektronikoa bereziki, baina ez dago musikaren esparrura mugatuta). Helburu horrekin gauza desberdinak antolatzen ditugu eta Artixten Topaketa da horietako bat. Info + : www.ixah.net

2- Helburu nagusia Hernani zein inguruko herrietako artixtak egun eta espazio berean elkartzea da, elkarrekin edo elkarren ondoan gauzak egin ditzaten eta euren sormen lanak jendearen aurrean erakutsi ahal izateko. Adar desberdinetan ari diren artixten arteko harremana bultzatu eta elkarren artean gauzak egin ditzaten animatu. Musikarekin edo beste edozein sormen lanarekin egun argiz eta kalean gozatu eta ikasi ahal izatea nahi dugu eta kalea berreskuratu nahi dugu, kotxeak kaletik atera eta jendearentzat berreskuratu nahi dugu. Hasi berriak direlako, ezagunak ez izateagatik edo edozein arrazoiagatik euren sormen lanak jende aurrean erakusteko zailtasunak dituztenei baliabideak jarri nahi dizkiegu kalera atera daitezen. Musikariei eszenatokia eta soinu ekipo txukuna eskaini musikarekin ari daitezen eta erakusketak non egin ez duenari kalean erakutsi dezala ahalbideratu, adibidez. Eta azkenik, gustukoak ditugun gauzak eginez eguna pasa nahi dugu.

3- Ez dago mugarik. Bere sormen lana kalera atera nahi duen guztiak parte hartu dezake.

4- Guk uste baino jende gehiago animatu da eta guk nahi baino gutxiago. Jendearengana iristeko zailtasun handiak ditugu, gure baliabideak oso mugatuak dira eta ez da erraza jendeari ekimen honen berri ematea. Harremana zuzena da gehienetan eta ahal dugun neurrian komunikabideen bitartez ezagutzera ematen dugu ekimena. Ekimen berezi xamarra da eta jende askok, agian, ez du hasiera batean topaketaren ideia ulertzen.  Ez dugu zerbait erraldoia antolatu nahi ( eta gainera ezingo genuke egin). Ekimen honetan artixtei ez zaie elkartasuna eskatzen, gonbidapena egiten zaie eta egiten diren gauzak ez dute diru saria bilatzen. Guk azpiegitura lortu eta koordinazio lana egiten dugu, besterik gabe. Normalean oso ezagunak ez diren artixtak animatzen dira, itzaletik dabiltzanak.

5- Eguraldiak laguntzen badu, Urbieta kalean egingo dugu eta bertan hiru gune izango dira. Horrela izatea nahiko genuke. Helburuetako bat kalean gauzak egitea da eta ondorioz eguraldiaren menpe gaude. Eguraldiak laguntzen badu giro ederra sortu daiteke. Ez dugu jendetza espero, ekimena berezia da eta ez da jende asko elkartzen duen horietakoa. Jendea biltzea gustatuko litzaiguke, noski baina helburua ez da jendetza biltzea. Eguraldi txarra egingo balu Atsegindegiko plaza estalian egingo genuke, guztia gune bakarrean.

GALDERAK:

1.-Iaz antolatu zenuten Ixah elkarteak lehenengo aldiz ARTIXTEN TOPAKETA. Nola sortu zen ideia?

2.-Zein da topaketa hauen helburu nagusia?

3.-Zein motatako artixtek dute lekua topaketa hauetan?

4.-Dagoeneko jende asko animatu al da? (Zer moduz joan da egindako bilera)

5.-Nolako giroa espero duzue urriaren 4rako?




ixah.net   188 Posta Kutxa, 20120 Hernani  email:ixa74@hotmail.com telf:675 703 276
website by stamfordhell