IXAH
ELKARTEA |
 |
Euskal Herrian “ezezagunak” diren musikak
ezagutarazi eta zabaltzeko helburua duen elkartea da Ixah. Ixa (X)
ezezaguna dena adierazteko erabiltzen den hitza (hizkia) da. Asko
dira oraindik gure artean gutxi ezagutzen diren musikak eta guzti
horien artetik, MUSIKA BELTZA eta MUSIKA ELEKTRONIKOA bultzatuko
ditugu bereziki.
Musika zabaltzeko asmoa duen edozeinentzat
irekia dagoen elkartea da Ixah.
Gure datoak:
IXAH
KULTUR ELKARTEA
188 Posta Kutxa
20120 Hernani
ixa74@hotmail.com
675 703 276
HELBURUA |
 |
Euskal Herrian “ezezagunak”
diren musikak ezagutarazi eta zabaltzeko helburua du; bereziki “musika
beltza” eta “musika elektronikoa”.
MUSIKA
BELTZA |
 |
Esklabutza garaian (XV. Mendetik aurrera bereziki)
Afrikatik Ameriketara indarrez eramandako afrikarren seme alabek
sortu eta garatutako musikari deitzen diogu (gospel, blues, soul,
funk, disko, jazz, reggae, rap, bossa, samba, e.a.).
MUSIKA
ELEKTRONIKOA: |
 |
Aparailu elektronikoen bitartez sortutako musika.
Erritmo eta sentimenduetan oinarritutakoa (breakbeat, jungle, house,
e.a.)
Estilo eta koloreen mugak gainditu eta sentiarazten diguten musikak
ezagutarazi eta zabaldu nahi ditugu. Musikaren bidez gozatu, ikasi
eta erakutsi nahi dugu. Estiloen izenak erreferente modura erabiliko
ditugu soilik. Ixah musika.
BALIABIDEAK: |
 |
Helburu hau betetzeko gure eskura ditugun tresna
eta baliabide guztiak erabiliko ditugu. Horien artean:
- Elkartearen bidez antolatutako festa, kontzertu, sound system,
ikastaro, tailer, e.a.
- Web orri honen bidez emandako (eta jasotako) informazioa.
- Komunikabideetan izandako parte hartzearen bidez (Entzun! Musika
aldizkaria, Gaztetxulo, Molotoff Irrati Librea (91.8 fm, www.molotoffirratia.com),
Info 7 Irratia (www.info7.com), e.a.
- Ghetto sound system fanzinea bananduaz. Fanzinearen bi ale kaleratu
ziren 1996-97 urte artean. Musika beltza eta elektronikoari buruzko
informazioa; eta informazio horretan azaltzen diren talde eta abeslarien
musika fanzinearekin batera banatzen zen zinta edo CD an. Fanzinea
lortzeko jarri gurekin harremanetan. |