gozatu eta zabaldu home kontaktua
EZAGUTU GOZATU eta ZABALDU lKASI eta ERAKUTSI ELKARTRUKATU
gozatu eta zabaldu

IXAH musika sentiarazten digun musika da. IXAH musika zabaltzeko eta IXAH musikarekin gozatzeko bitarteko desberdinak erabiliko ditugu.

 KONTZERTU ETA JAIALDIAK:

Gustuko ditugun taldeekin kontzertu eta jaialdiak antolatu.

 FESTA ETA SOUND SYSTEMAK:

Euskal Herrian ohikoa ez bada ere, kontzertuetaz gain, zuzeneko musikarekin gozatzeko modu asko daude. Horien artean, Jamaikarrek sortutako sound systemak daude. Sound systemak, dantzaleku mugikorrak dira. Soinu ekipoa furgonetan kargatu eta auzoz auzo (edo herriz herri) festa antolatzen da. Musika aukeratzaileak (selektorea, selektah) kantuak jartzen ditu eta abeslari edo animatzaileak (Mc) jendea zirikatzen du. Ikusteko baino dantzatzeko formatua da.

 HIP-HOP EGUNAK:

Euskal Herrian geroz eta gehiago dira Hip-Hop kulturagatik erakarrita sentitzen diren gazteak.

 ZURE HERRIAN IXA MUSIKAREN FESTA ANTOLATU NAHI DUZU?

Leku aproposa bilatu eta utzi bestea gure esku. Lokal itxi batean zein aire librean antolatu daitezke (egun argiz zein gauez) eta oso baliabide gutxi behar dira. Guk arduratzen gara festa antolaketaz eta festarako behar diren bitartekoaz (musika aukeratzaileak, abeslariak, dantzariak, soinu ekipoak, e.a.) zein propagandaz. Argi indar toma behar dugu soilik eta toma eduki ezean argi indar generadorea eramango dugu. Jarri zaitez gurekin harremanetan.

IXAH-K

IXAH musikaren maitale eta adiktoak dira Ixah-k. Elkartearen partaide dira eta Ixah musika lau haizeetara zabaltzeko prest daude beti. Ixah-k dira:

ARITZ SOUND SYSTEM

Musikaren gaixotasunaz kutxatutako adiktoa, eguneroko dosiaren bila etengabe.

MICK "DIRTY VINYL"

DZ

IZAN ZAITEZ IXAH
Bidali zure datuak gure helbidera eta zurekin harremanetan jarriko gara:

 

ixah.net   188 Posta Kutxa, 20120 Hernani  email:ixa74@hotmail.com telf:675 703 276
website by stamfordhell