HIP
HOP EGUNAK |
 |
HIP-HOP EGUNA 2010
MAIATZAK 22, LARUNBATA.
Kaixo guztioi! Zer moduz?
Larunbatean ospatuko den Hernaniko Hip-Hop egunaren berri ematera gatoz. Aurreko sei edizioetan bezala, aurten ere, Hip-Hop mugimendua ezagutarazteko eta berarekin gozatzeko asmoa dugu. Hip-Hop mugimenduak arrakasta handia du gazteen artean baina askotan azaleko dizdiraren azpian dagoen mamia nahiko ezagutzen ez dela iruditzen zaigu. Mami hori hobeto ezagutarazteko asmoarekin antolatzen dugu Hip-Hop eguna eta horretarako, erakustaldiekin batera, Hip-Hoparen hainbat adarren berri ematen duten tailerrak antolatzen ditugu. Aurreko urteetan egun osoko egitaraua antolatu izan dugu baina aurten larunbatean ere espazio berean TXalaparta festa ospatzen denez goiz/eguerdi partean egingo ditugu ekintza guztiak (arratsaldean berriz Txalaparta festa izango da).
Hip-Hop egunean ikus-entzule modura parte hartzeaz gain, ekintzetan parte hartu nahi duenak (graffitiak margotzen, abesten edo dantzatzen) gurekin harremanetan jartzea besterik ez du (ixa74@hotmail.com).
Edzoertarako idatzi edo deitu lasai.
MILA ESKER ETA ONDO IZAN
Aritz
675 703 276
www.ixah.net
HIP-HOP EGUNA HERNANIN
EUSKAL HERRIKO ABESLARI GAZTEEN, SCRATCH, GRAFFITI ETA BREAK DANTZARIEN EGUNA
VII. edizioa
Euskal Herrian geroz eta gehiago dira Hip-Hop kulturagatik erakarrita sentitzen diren gazteak. Hip-Hopa 80. hamarkadan AEBetako auzo txiroetan sortutako mugimendua da, espresiobidea. Ideiak eta sentimenduak adierazteko modua da Hip-Hopa eta horretarako, idei eta sentimendu horiek adierazteko, baliabide desberdinak erabiltzen ditu:
Rap musikak, doinu eta letren bitartez, ahozko espresioa adierazten du, kantatzeko eta musika egiteko modu berezia (scratcharen teknikak lagunduta).
Break dantzak gorputzaren espresioa ahalbideratzen du. Gorputza, lurrarekin harreman estuan eta musikaren laguntzaz, mugimendu ikusgarrien bidez, espresio tresna bilakatzen da.
Grafitiarekin, idei eta sentimenduak, irudi bihurtzen dira. Espraiaren teknika erabiliaz panel edo paretak orri zuriaren papera jokatzen dute.
Hip-Hop mugimenduaren espresio desberdin hauek Hernanin erakutsi nahiko genituzke eta aurreko edizioak izandako harrera ona ikusita VI. HIP-HOP EGUNA antolatu dugu.
EKITALDIA
Tilosetan edo eguraldi txarra egingo balu Atsegindegin
MAIATZAREN 22a, LARUNBATA
11:00-13:00
1- GRAFFITI TAILERRA + MARGOKETA. Jendeak graffitiaren teknikak ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izan dezan. Monitore bat. Materiala: koloretako spraiak, panelak, eta abar.
2- BREAK DANTZA TAILERRA Gorputzaren espresioa musika eta dantzaren bidez lantzeko teknika. Materiala: Sintasol, soinu ekipoa, musika jarriko duen Dja eta abar. Monitore lanetan: Intxaurbreak taldeko Marta-Diego (+ laguntzailea).
13:00
Break dantza eta rap erakustaldiak. Tailerretan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera.
OHARRA: Aurreko edizioetan egun osoko egitaraua prestatu izan dugu baina aurten egun eta espazio berean Txalaparta festa ere ospatzen denez, Txalaparta festako antolatzaileekin adostuta, Hip-Hop egunaren ekitaldiak soilik goizean egingo ditugu. Egitarau hau behin behinekoa da eta ordutegian edota edukietan aldaketak eman daitezke
Galderak, zalantzak... Aritz - 675 703 276
www.ixah.net
---------------------------------------------------------
HIP-HOP EGUNA 2009
HERNANI
EKAINAK 13, LARUNBATA
Kaixo guztioi! Zer moduz?
Larunbatean Hernanin ospatuko dugun Hip-Hop egunaren bostgarren edizioa aurkeztera gatoz. Hasieratik Hip-Hop egunaren helburua guztion ahotan dagoen hitz horren atzean dagoen mundua ezagutaraztea izan da eta horretarako egun osoko ekitaldia antolatzen dugu. Eguna bitan banatzen dugu; goizean tailerrak egiten ditugu, Hip-Hoparen barruan dauden adar desberdinetan adituak direnek eskainitakoak, nahi duenak teoria eta praktika ikasi dezan eta arratsaldean berriz goizean ikasitakoa praktikan jartzen dugu erakustaldien bitartez. Goizeko tailerrak break dantza eta scratch-ari eskainita egongo dira bereziki eta hauekin batera egun osoan zehar graffitiak margotzeko aukera egongo da. Arratsaldean berriz, scratch erakustaldia, rap eta reggae sesioak eta abeslarien tartea (euskaraz ari diren rap abeslariak izango ditugu). Abeslariekin tartekatuta berriz break dantza erakustaldia Euskal Herriko txoko desberdinetatik iritsitako break dantzariekin.
Laburbilduz:
ZER: HERNANIKO 5. HIP-HOP EGUNA
Egitaraua:
11:00-14:00
Break dantza eta scratch tailerrak
16:00-17:00
Rap eta reggae saioak
17:00-19:00
Musika, rap abeslarien tartea eta break dantza erakustaldia
NOIZ: Ekainaren 13a, larunbata.
NON: Hernani, Tilosen (eguraldi txarra eginez gero Biteri Kultur etxea)
OHARRA: Eguraldi txarra egingo balu Biteri kultur etxean egingo genuke eta areto honek dituen mugak direla eta soilik arratsaldeko saioa egingo litzateke (tailerrak eta graffitia ez beraz).

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------
HIP-HOP
EGUNA 2008 LEZO
NOIZ: Ekainaren 07a, larunbata. (11:00-20:00)
NON: Lezo. Goiko plaza. Euria egingo balu frontoian egingo genuke.
Goizean
11:00
Grafittiak margotzen hasi
12:30
Break dantza tailerra (Intxaurbreak-Urban 13)
14:00
Bazkaria
15:00-17:00
Rap eta reggae saioak
17:00-19:00
Abeslarien txokoa. Mikro irekia.
19:00-20:00
Break dantzarien erakustaldia
HIP-HOP EGUNA 2008
(IV. edizioa)
MAIATZAK 17, LARUNBATA
HERNANI (Tilosetako pasealekua)
Iritsi da Hip-Hop eguna. 2008ko edizio berri honetan aurreko urteetan hasitako bideari jarraipena emango diogu. Maiatzaren 17ean, Hip-Hopa hobeto ezagutzeko aukera berria izango dugu Hernanin. Goizean break-dantza, grafitti eta scratch tailerrak izango ditugu eta arratsaldean berriz, erakustaldiak eta abeslari gazteen saioa. Aurten euskarari tarte berezia eman nahi diogu eta Euskal Herrian kanturen bat behintzat euskaraz abesten duten rap abeslariak elkartu nahi ditugu. Hip-Hop egunean parte hartu nahiko bazenu, jarri gurekin harremanetan: ixa74@hotmail.com

Laburbilduz:
ZER: IV. HIP-HOP EGUNA
NOIZ: Maiatzaren 17a, larunbata. (11:00-20:00)
NON: Hernani. Ezkiaga pasealekua, Tilosak (euria egingo balu Atsegindegiko plazan)
Hauek xehetasunak:
IV.
HIP-HOP EGUNA. HERNANI
ABESLARI GAZTEEN, SCRATCH, GRAFITTI ETA BREAK DANTZARIEN EGUNA
SARRERA
Euskal Herrian geroz eta gehiago dira Hip-Hop kulturagatik erakarrita sentitzen diren gazteak. Hip-Hopa 80. hamarkadan AEB-etako auzo txiroetan sortutako mugimendua da, espresiobidea. Ideiak eta sentimenduak adierazteko modua da Hip-Hopa, eta horretarako, idei eta sentimendu horiek adierazteko, baliabide desberdinak erabiltzen ditu:
Rap musikak, doinu eta letren bitartez, ahozko espresioa adierazten du, kantatzeko eta musika egiteko modu berezia (scratcharen teknikak lagunduta).
Break dantzak gorputzaren espresioa ahalbideratzen du. Gorputza, lurrarekin harreman estuan eta musikaren laguntzaz, mugimendu ikusgarrien bidez, espresio tresna bilakatzen da.
Grafitiarekin,
idei eta sentimenduak, irudi bihurtzen dira. Espraiaren
teknikaz baliatuz panel edo paretak orri zuriaren papera
jokatzen dute.
Hip-Hop mugimenduaren espresio desberdin hauek Hernanin erakutsi nahiko genituzke HIP-HOP EGUNA ren bidez. Aurtengoa laugarren urtea da Hip-Hop eguna antolatzen dugula eta aurreko edizioetan jaso duen harrera ona edukitzea espero dugu.
EKITALDIA
Lekua: Hernani (Ezkiaga pasealekua, Tilosak). Eguraldi
txarra egingo balu Atsegindegiko plazan.
Data: 2008 -ko maiatzaren 17a, larunbata.
Eguna bitan banatuko genuke:
A- IKASI.
Goizean zehar. Hip-Hop mugimendua ezagutzeko tailerrak.
11:00-14:00
Tarte horretan hainbat tailer egongo lirateke jendearen eskura.
1- GRAFFITIA. Jendeak graffitiaren teknikak ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izan dezan. 12 panel egongo dira guztira eta horietako batzuk aurrez bananduta egongo dira, besteak momentuan gerturatzen den jendearen esku (edo aurrez abisatuta: ixa74@hotmail.com edo
675 703 276.
2- SCRATCH ETA DJ TAILERRA. Musika ipintzeko, nahasteko eta scratch-ak egiteko teknikak erakutsi. Selektah Kolektiboko DZ-ren eskutik (egun Fermin Muguruzaren eta Esne Beltza taldeeko partaide da). Konfirmatzeko dago.
3- BREAK DANCE TAILERRA
Gorputzaren
espresioa musika eta dantzaren bidez lantzeko teknika.
Monitore lanetan: Intxaurbreak taldeko Marta.
14:30
Bazkaria.
Bazkaldu
eta gero graffitiak margotzen jarraituko dute eta bitartean
musika jarriko genuke.
B- GOZATU
15:00-17:00
Rap eta reggae musikarekin saioak.
17:00-19:00
ABESLARIEN TARTEA
Asko dira Euskal
Herrian, rap musikaren bidetik abesten hasi diren gazteak. Gutxi
dira ordea, jendearen aurrean eta baldintza egokietan,
beraiek konposatutako kantuak aurkezteko dituzten aukerak.
Jaialdi honetan gustura aritzeko aukera eman nahi diegu.
Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako abeslari
gazteak izango ditugu eta aurten euskarari tarte berezia
eman nahi diogu (zoritxarrez gutxi dira oraindik euskara
hutsez abesten duten rap abeslariak baina geroz eta gehiago
dira, kanta gehienak erdaraz eduki arren, kantuak euskaraz
egitera animatzen direnak.
19:00-20:00
BREAK DANTZARIEN ERAKUSTALDIA
Aritz Sound
System-en musikarekin break dantza erakustaldia.
OHARRA:
Egitarau hau behin behinekoa da eta ordutegian edota
edukietan aldaketak eman daitezke.
Galderak, zalantzak... 675
703 276
ixa74@hotmail.com
|