IGANDE
MUSIKATUAK |
 |
IGANDEKO SARGORIA
(Zuk ere gustuko dituzun doinuak jende aurrean entzutea nahi baduzu jarri zaitez gurekin harremanetan: ixa74@hotmail.com)
2008 UDAZKENA
4. Saioa: URRIAK 12, IGANDEA
Hernaniko Tilosetako pasealekuan ospatzen dugun Igande musikatuen/sargorien saio berria aurkeztera gatoz (4. saioa). Oraingoan, Donostiko David egongo da musika aukeraketan eta reggae musika jarriko du. Davidek irrati saioa egiten du Egiako Ttan Ttakun irrati librean. Saioak Babylon Sutan izena du.
Igande arratsldeko saio hauetan musika zaletuek gustukoak dituzten doinuak eskaintzen dituzte. Ekimen honekin daramagun bost urtetan lagun ugari pasa dira Tilosetako kioskotik. Zuk edo ezagutzen duzun norbaitek gustukoak dituen musikak jende aurrean eskaini nahiko balitu jarri dadila gurekin harremanetan : ixa74@hotmail.com edo 675 703 276 telefonoan.
Laburbilduz:
ZER: IGANDE MUSIKATUAK/IGANDEKO SARGORIA
NOIZ: Urriak 12, igandea. 18:00-20:00
NON: Hernaniko Tilosetan (Ezkiaga pasealekua)
Musika aukeraketa: David
Musika estiloa: Reggae

3. Saioa: IRAILAK 28, IGANDEA
Musika aukeraketa eta nahasketak:
ARITZ SOUND SYSTEM
Musika Beltzaren zaletu amorratua. Musika adiktoa. Ohi duenez musika beltza eta elektronikoaren adar desberdinak eskainiko ditu (reggae, rap, funk, soul, afro-brasildar doinuak, eta abar).
2. Saioa: IRAILAK 21, IGANDEA
Musika aukeraketa eta nahasketak:
MIKEL
Hernaniko reggae zaletu gaztea. Duela gutxi hasi da jende aurrean musika eskaintzen eta ilusio handia du. Reggae eta rap doinuak eskaintzen ditu bereziki.
1. Saioa : IRAILAK 07, IGANDEA
Musika aukeraketa eta nahasketak:
PREST DJ
Dub, Breaks Bap edo Inoren Ero Ni taldeko abeslariak urteak darama disko jartzaile lanetan. Oraingoan dub eta erritmo hautsietan oinarritutako doinuak eskainiko dizkigu. Gaur egun egiten den musikaren garapena ulertzeko ezinbesteko erritmoak.
------------------------------------------------------------------------------
2008 UDABERRIA
Apirilaren 20a, igandea
Oraingoan, Donostiako Rude Kanka bikotea egongo da musika aukeraketan. Eguraldiak horrela nahi badu behintzat, igandean 18:00etatik 20:00etara izango ditugu Hernaniko Tilosetan (Ezkiaga pasealekua). Laburbilduz:
ZER: Igande musikatuak/ Igandeko Sargoria
RUDE KANKA
Rude Kanka Sound bi gazte donostiarrek osatutako proiektu berriaren izena da. Reggae musika beraien belarrietara iritsi zenean, zerbait aldatu zen beraiengan, eta kuriositateak mundu honen atzean aurkitzen zena ezagutzera eraman zien. Sustrai zaharretatik hasita reggaearen barruan existitzen diren estilo eta erritmo desberdinak bilatzera eta aurkitzera eraman die, hauen artean hurrengoak aurkitu daitezkeelarik: roots, dub, ska, rocksteady, skank, dancehall, new roots, UK dub.... Bere sesioek reggae musika sound system erara zabaltzean datza, betiere jendeari bibrazio positiboez osatutako egonaldi dibertigarri bat eskainiz.
NOIZ: Apirilaren 20a, igandea. 18:00-20:00
NON: Hernani, Tilosetan (Ezkiaga pasealekua)
Apirilaren 13a, igandea
Igande honetarako Igandeko sargoria/Igande musikatuen saio berria prestatu dugu. Oraingoan, Euskal Herriko musika mundua urteetan zirikatu duten Daddy Jeff eta Prest dj-a ditugu. Lehenengoak rap doinuak eskainiko dizkigu eta besteak berriz dub, jungle eta breaks-ak. Laburbilduz:
ZER: IGANDEKO SARGORIA/IGANDE MUSIKATUAK
Daddy Jeff (Hip-Hop) eta Prest dj (Dub jungle breaks)
NOIZ: Apirilaren 13a, igandea. (18:00-20:00)
Eguraldi txarra egingo balu bertan behera geratuko litzateke saioa.
NON: Hernani, Ezkiaga pasealekua (Tilosak)
Apirilaren 06a, igandea
Denboraldi berriari hasiera emateko lehen saioa igandean (martxoaren 30ean) egingo genuela iragarri genuen baina eguraldi txarragatik suspenditu behar izan genuen. Igande honetan (apirilaren 06a) aukera berria izango dugu, ea oraingoan eguraldiak laguntzen duen. Lehenengo saioa suspenditu zenez bigarren saio honetan bi gonbidatu izango ditugu; Aritz Sound System batetik (suspenditutako saio berak egin behar zuen) eta Kaltta bestetik. Biak musika beltzaren zaletu amorratuak dira eta biak Molotoff Irrati librean saioa dute .
Laburbilduz:
ZER: IGANDE MUSIKATUAK/IGANDEKO SARGORIA
Kaltta (dub, jungle, etab) eta Aritz Sound System (reggae, soul, funk, afro-brasildar doinuak, etab)
NOIZ: Apirilaren 06a, igandea. 18:00etatik 20:00etara
NON: Hernaniko Tilosetan (Ezkiaga pasealekua)
-------------
Martxoaren 30a, igandea
Lehenengo saioa, ohi denez, Aritz Sound Systemek eskainiko du eta musika beltzaren barruko estiloak eskainiko ditu (reggae, rap, soul, funk, afro-brasildar doinuak, etab.). Azken hilabeteetan kaleratutako doinu berrienak izango dute lehentasuna, garai desberdinetako kantuei muzin egin gabe. Laburbilduz:
ZER: IGANDE MUSIKATUAK (VI. DENBORALDIA)
Musika adiktoek eskainitako saioak aire librean.
NOIZ:Martxoaren 30a eta apirilaren 06, 13, 20 eta 27a.
Lehenengo saioa igande honetan (martxoaren 30a). Saio guztiak 18:00etatik 20:00etara izango dira.
Musika aukeraketa (martxoak 30): Aritz Sound System
Eguraldi txarra egingo balu bertan behera geratuko litzateke.
NON: Hernani. Tilosetan (Ezkiaga pasealekua)

(marrazkia: Mikel Barreiro)
-------------------------------------------------------------------------------------------------
IGANDE MUSIKATUAK
INFO OROKORRA
SARRERA
Gutxi dira kalean eta egun argiz musikarekin gozatzeko ditugun aukerak.
Musika jartzen ibiltzen garenok ondo dakigu hori. Horregatik eta asteburuetako
(igandeetako bereziki) arratsalde sargoriei alternatiba musikala eskaintzeko
helburuarekin sortu ziren asteburu edo igande musikatuak. Igande arratsaldeko
siesta eta futbol partiduei alternatiba musikala dira. Kalean, egun
argiz, musika adikto batek eskainitako doinuekin gozatu nahi dugu;
irrati komertzialetan eta tabernetan entzun daitekeen musikaren eremu
mugatua gaindituko eta normalean entzuten ez diren musika ederrekin
gozatzeko aukera izan dezagun.
ZER:
Disko jartzaileen sesioak. Musikan adiktoak direnek eskainitako saioak.
Normalean entzuten ez ditugun musika estiloak ezagutu eta musika horiekin
gozatzea da helburua.
NOIZ:
Asteburu eta jai egunetan (normalean igandeetan). Arratsaldez. Jende
aurrean eskainitako musika, gauarekin eta festarekin erlazionatu ohi
da. Ekimen honekin eremu hori gainditu eta egun argiz ere musikarekin
gozatu daitekeela aldarrikatu nahi da. Saioak arratsaldez egin daitezke.
Ordutegi aproposa: 18:00etatik 20:00etara (erreferentzi modura).
NON:
Leku irekiak. Parkeak, herriko plazak, e.a.
NORK eta NOLA:
Musika estilo desberdinetan aditua den jendeak prestatuko ditu saioak.
Bi ordutako sesioak izango dira eta askatasun osoa izango du nahi
bezala nahasteko. Ohikoak ez diren musika estiloak, kultura desberdinen
oihartzun direnak bultzatuko dira. Saioa entzutera gerturatzen den
jendeari entzun ahal izango duen musikari eta musika aukeraketa egin
duen adituari buruzko informazio idatzia banatu diezaiokegu. Erritmo
lasaiak dituzten musikak bultzatuko dira.
PROPAGANDA:
Sesioei buruzko propaganda egingo da; komunikabideetan, kartelak jarriaz...
AZPIEGITURA (gure esku)
Soinu ekipoa: 2.000 w Aparailuak: Platoak, CD aparailuak, nahasketa
mahaia, MD eta mikrofonoa. Argindar toma (antolatzaileen esku).
BALORAZIOA
Hernanin 2003. urtean hasi ginen asteburu musikatuak deitutako ekimen
honekin. Orduz geroztik, urtero, udaberri eta udazkenetan, bost emanaldi
egiten ditugu Tilosetako pasealekuko musika kioskoan. Giroa oso ona
izaten da; jendea kioskoaren inguruko aulkietan edo petrilean eserita;
hitz egiten eta musika goxoarekin gozatzen. Ez dira dantzarako sesioak,
lasai entzutekoak baizik. Giroa sorteen duten horietakoak. Orain arte
egin ditugun sesioetan, Euskal Herritik etorritako disko jartzaileak
egon dira (Aritz Sound System, Daddy Jeff, DZ, Dirty Vinyl,
Bad Sound System, Black Jiko, Mr. Snoid, Dubbin, Tickle, Dreadrive,
Revolutionary Brothers, Jah b, Kosmik, 1000 Voltio, Sebas, e.a.).
Bakoitzak bere musika estiloekin osatutako sesioak eskaini ditu eta
jendea gustora egon da. Ekitaldi hau beste herrietara zabaltzea gustatuko
litzaiguke.
ANTOLAKETA
Zure herrian antzeko ekimena antolatu nahiko bazenu jarri zaitez gurekin
harremanetan (ixa74@hotmail.com). Oso erraza da.
|