IRRATIA
|
 |
Sound System saioak entzuteko:
http://soundsystem.blip.tv/posts?view=archive&nsfw=dc
(helbidea kopiatu eta interneteko lehioan pegatu)
-------------------------------------------------------------------------------------------------
MOLOTOFF IRRATIKO TXOSNAN DANTZALDIA
SAN JOAN JAIAK 2009
Kaixo!
Azken urteotan egin bezala, aurten ere, Molotoff Irratia (91.8FM) Hernaniko Irrati Librearen txosnan garrantzi berezia emango zaio musika eskaintzari. Horregatik eta txosna eremuan entzuten den musika ahalik eta aberatsena izan dadin, hainbat musika adikto izango dira musika estilo desberdinak jartzen.
EGITARAUA
Ekainak 23, asteartea
REGGAE SOUND SYSTEMA
JAH INITY (Andoaingo reggae sound systema)
+ MURRAY MAN (Birmingham, Ingalaterrako reggae abeslaria)
+ Aritz Sound System (02:00etatik aurrera)
Ekainak 24, asteazkena
PUNK GAUA:
Kontzertua: ABORTO FALLIDO ETA KARKABA
Dj Nokono (Donosti)
Dj iñigito (Donosti)
Ekainak 25, osteguna
DZ (Lasarte-Billabona-Asteasu.Rap-Funk)
DJ TALO ( Hernani. Ethno... )
ARITZ “SOUND SYSTEM” ( Hernani. Musika Beltza )
Ekainak 26, ostirala
BINILOZKO XIRINGAK GAUA.
DADDY JEFF(Hernani-Hip-Hop)
BLUE EYE (Donostia. Beats)
PREST DJ (Andoain-Hernani. Break drum & jungle )
RIKIKUZU eta MOMOTOMBO. (Hernani. Breaksfunkhouse)
Ekainak 27, larunbata
SELEKTAH SOUND SYSTEM
Selektah Kolektiboko lagunen sound systema. ARITZ SOUND SYSTEM musika aukeraketan eta mikrofonoan berriz; Barakaldoko Maisha eta 121 Crew, Bilboko Norte Apache, Hernaniko Raul `Black Jiko´ eta hainbat lagun. Musika Beltza (reggae, rap, funk, soul, afro-brasildar erritmoak...) festa.
Hau da orain arte konfirmatuta dugun egitaraua.
Galderak, zalantzak...
Aritz 675703276
MILA ESKER ETA ONDO IZAN

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Kaixo irrati lagun,
2008-2009 denboraldiari hasiera eman diogu Molotoff Irratian (91.8fm). Udarako atsedenaldia amaituta, indar berriturik bueltatu gara programazio aberatsa eskaintzeko asmoarekin. Hilabete pasatxo eman dugu orain aurkezten dugun programazioa berria prestatzen (ikastaroa, irrati kide berrien froga saioak, eta abar). Ohi dugunez, egun osoko emisioa izango da; musika programatuarekin, Arrosa sarea osatzen dugun irrati desberdinetako saioekin eta gurean ekoizten diren saio propioekin osatuta. Guztira, zuzeneko hogei saio izango ditugu eta horiekin batera, Arrosa saretik jasotako zazpi saio gonbidatu izango ditugu. Programazioaren gainontzeko orduak estilo desberdinetako musikarekin osatuko ditugu. Saio bakoitzari buruzko xehetasunak eta programazio osoa www.molotoffirratia.com orrian aurkituko dituzue.
Aurkezpen ekitaldia eta mariskada
Programazio berriaren aurkezpen ekitalditxoa igandean, azaroaren 09an, Tilosetan egingo dugu. Ekitaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko dugu eta bertan irratiko hainbat saiok zuzeneko aurkezpena egingo dute eta ondoren Bat eta Bi taldearen eskutik Un encuentro especial antzezlana izango dugu. Era berean, ekitaldia irauten duen bitartean merendola egingo dugu. Gonbidatuta zaudete.
Erronkak
Molotoff Irratiaren ibilbide luzean erronka ugari izan ditugu. Irratiaren eskaintza hobetzea eta kalitatezko saioak eskaintzea etengabeko erronka da guretzat. Horretaz gain, digitalizazioaren aroan bizi gara eta Molotoff irratiak, aro berrira moldatu nahi badu, pauso berria eman beharrean dago. Irratiko ekipoa berritu behar dugu eta horrek esfortzu ekonomiko handia eskatuko digu. Irratiko egoitzan hobekuntza lanak egin nahi ditugu (leihoak zabaldu, berogailu sistema txukuna jarri eta abar). Erronka berri hauei, eta bidean azalduko direnei aurre egiteko, orain arte bezala, guztion laguntza edukitzea espero dugu. Era berean, udalarekin harremanetan gaude eta azken urteotan galdutako komunikazioa berreskuratu dugu.
Web orria
Irratiko web orria berritu dugu eta edukiz betetzen ari gara (baita soinu artxiboak ere, saioak nahi duzuenean entzun ahal izateko). Irratiarekin zerikusia duten irudiei eskainitako atala ireki dugu eta zuetako norbaitek, irratiarekin zerikusia duten argazkiak baditu, gure helbidera bidali ditzake eta web orrian gustura zintzilikatuko genituzke. Era berean, web orriari edo orokorrean irratiari zuzendutako iradokizunik baduzue, irratiko posta elektronikoaren bidez egin dezakezue: molotoff@euskalnet.net . Zuen posta elektronikoak igortzen badizkiguzue maizago helaraziko dizuegu irratiari buruzko informazioa eta posta arruntaren zamak arinduko genituzke.
Azkenik, gogoratu asteazkenero 19:00etan biltzen garela irratian (Sagastialde 16, behea) eta ongi etorriak zaretela beti. Mila esker eta ondo izan.
Molotoff Irratiko lagunak
Hernanin, 2008ko azaroaren 04ean.
Molotoff Irratia. Sagastialde 16, behea. 139 P.K. 20120 Hernani Tel. 943556346 91.8fm__91.8fm__91.8fm__91.8fm__91.8fm__91.8fm
www.molotoffirratia.com

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------
MOLOTOFF IRRATIKO TXOSNAN DANTZALDIA
SAN JOAN JAIAK 2008
Kaixo!
Azken urteotan egin bezala, aurten ere, Molotoff Irratia (91.8FM) Hernaniko Irrati Librearen txosnan garrantzi berezia emango zaio musika eskaintzari. Horregatik eta txosna eremuan entzuten den musika ahalik eta aberatsena izan dadin, hainbat musika adikto izango dira musika estilo desberdinak jartzen. GONBIDATUTA ZAUDETE!
EGITARAUA
Saio guztiak gaueko 23:00etan hasiko dira (txosna itxi arte).
Ekainak 20, ostirala
REGGAE SOUND SYSTEMA
AFRIKA SOUND SYSTEM
(Etsaiak taldearekin ezaguna egin zen abeslaria. Bakarlari modura Entzun diskoa kaleratu zuen eta orain, Gaizka disko jartzailearekin batera, euskaraz abestutako reggae sound systema du).
+ Aritz Sound System (www.ixah.net)
Ekainak 21, larunbata
BINILOZKO XIRINGAK GAUA
GRASSMAN. Guateke All Star. Lasarte.
RIKIKUZU ETA MOMOTOMBO. Hernani. House eta breakbeat.
Ekainak 22, igandea
DADDY JEFF (Rap-funk. Hernani)
DIRTY VINYL ( London-Bilbo. Dub, elektro, rare grooves )
BLUE EYE (Donostia. Brasil, beats)
Ekainak 23, astelehena
PUNK DANTZA GAUA:
Dj Nokono (Donosti)
Dj Manuto
Dj Iñigito
Ekainak 24, asteartea
DJ TALO ( Hernani. Etno-tekno )
ARITZ “SOUND SYSTEM” ( Hernani. Musika Beltza )
Ekainak 25, asteazkena
DZ (Rap-funk)
DJ PREST ( Dub break bass steps)
Ekainak 26, osteguna
STEPPI SELEKTA + LAGUNAK (Reggae-dancehall.Irun)
BLAMI (Doinuen margolaria. Lasarte)
Ekainak 27, ostirala
SELEKTAH SOUND SYSTEM
Selektah Kolektiboko lagunen sound systema. ARITZ SOUND SYSTEM musika aukeraketan eta mikrofonoan berriz; Bilboko 121 Crew eta Norte Apache, Hernaniko Raul `Black Jiko´ eta Rapaula, eta hainbat lagun. Musika Beltza (reggae, rap, funk, soul, afro-brasildar erritmoak...) festa.
Hau da orain arte konfirmatuta dugun egitaraua.
Galderak, zalantzak...
Aritz 675703276
MILA ESKER ETA ONDO IZAN
---------------------------------------------------------------
MOLOTOFF IRRATIA 91.8FM
2007-2008 DENBORALDIKO PROGRAMAZIOA
Iraila amaieran eman genion 2007-2008 denboraldi
berriari hasiera. Urtero bezala, udako atsedenaldia amaituta, indar
berriturik ekin diogu irratia martxan jartzeari (udaran zehar musika
programatua eta saio berezi batzuk egin ditugu). Denboraldi berri
honetan Molotoff Irratiak zuzeneko 20 saio edukiko ditu eta horien
artean era guztietako saioak izango dira. Gehienak aurreko urteetan
aritutakoak dira eta lau saio berri izango ditugu aurten.
Hauek dira zuzeneko programazioa osatzen duten
saioak:
Astelehena
19:00-20:00
Ruta 68. Rock
musika eta gaurkotasuna.
20:00-21:00
Asaya. Gizakien
ganbarako ipuin eta istorioak.
22:00-23:00
Kalenausiko sound sisterrak.
Reggae musika.
Asteartea
20:00-21:00
Anarkustika. Anarkia
uhinetan.
22:00-23:00
Sound System. Musika
beltza eta elektronikoa. Elkarrizketak, albisteak, etab.
Asteazkena
19:00-20:00.
Afonia. Punk
musika.
20:00-21:00
088. Rock&roll-a.
21:00-22:00
Lasarte Oihukan.
Sos Arrazakeria, Sahara herriaren lagunak eta Osina talde ekologistaren
saioa.
22:00-23:00
Sound System. Musika
beltza eta elektronikoa. Elkarrizketak, agenda, etab.
Osteguna
20:00-21:00
Bardulia uhinak. Gipuzkoako
punk-oi! Musika.
21:00-22:00
Hernani Konektion. Hernaniko
aktualitate magazina. Berriak, elkarrizketak, eztabaidak, kirol-eskirol,
etab.
22:00-23:00
23 ordu. Literatura
eta olerki musikatuak.
Ostirala
18:00-19:00
Hiri-Arte. Hiriko
ahotsa.
19:00-20:00
Ahuntzak mendian. Mendi
saioa.
22:00-23:00
Revolutionary Grooves.
Rap eta disko-funk doinuak.
Larunbata
11:00-13:00
Zindagizut. Gazte
saioa.
13:00-15:00
Lotsagabe. Lotsarik
gabe.
16:00-17:00
Sugartown. Musika
saioa.
17:00-19:00
Kaltta. Jungle,
dub & more.
Igandea
15:00-17:00
Krokombo Potombo. Humore
saioa.
Hauek dira zuzeneko saioak. Hauetaz gain Arrosa sareko hainbat irratietako saioak ere entzun ahal izango ditugu Molotoff Irratiaren bidez. Hauek dira:
Asteartea
19:00-20:00
Kakamokordoak. Haurrentzako
saioa. Eguzki irratia.
Asteartea
19:00-20:00
Metazianbila. Nekazaritza
saioa. Oiartzun irratia.
Dilin Dalan. Sendabelarrak.
Oiartzun irratia.
Ostirala
20:00-21:30
A desalanbrar. Internazionalista.
Hala Bedi irratia.
Gainontzeko orduetan estilo eta mota desberdinetako
musikak entzun ahal izango ditugu (folk, rock, soul, reggae, elektronikoak,
jazz, funk, etab), Euskal Herri zein kanpoko taldeen eskutik.
Tarteka saio bereziak ere antolatuko ditugu (ikastetxeekin elkarlanean,
herriko taldeekin elkarlanean –presoak, etab-, Donostiako
zinemaldiari buruzkoa, hitzaldien emisioa, etab.).
Programazio hau, ohi dugunez, ekainaren 20ra arte
iraungo du (herriko festak –San Joanak- ospatzen diren arte).
Irrati bidez entzun daitezkeen saioez gain, Molotoff Irratiak hainbat
ekintza ere antolatzen ditu; Gabonetako marisko zozketa, irratiko
festa eta jaialdiak, San Joanetako txosna, etab.
Molotoff Irratia Hernaniko irrati librea da eta
herritarron eskura dagoen komunikazio tresna askea eta parte hartzailea
da. Erabakiak asanbladaren bitartez hartzen dira eta adostasuna
lortzen ez den gaietan erabakiak gehiengoz hartzen dira. Irratiak
hogei urte bete ditu. Irrati independentea gara, egoitza propioa
dugu (irratiko lagunen lanari esker erosita) eta ekonomikoki baliabide
propioak ditugu (jaietako txosna, marisko zozketa, festak eta irratiko
bazkideen diru laguntzak).
Informazio gehiago:
675 703 276
ixa74@hotmail.com
molotoff@euskalnet.net
Mila esker eta ondo izan
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
MOLOTOFF IRRATIKO TXOSNAN DANTZALDIA
SAN JOAN JAIAK 2007
Kaixo!
Azken urteotan egin bezala, aurten ere, Molotoff Irratia (91.8FM)
Hernaniko Irrati Librearen txosnan garrantzi berezia emango zaio musika
eskaintzari. Horregatik eta txosna eremuan entzuten den musika ahalik
eta aberatsena izan dadin, hainbat musika adikto izango dira musika
estilo desberdinak jartzen.
EGITARAUA
Ekainak
22, ostirala
REGGAE SOUND SYSTEMA
MUNGOS HI-FI (Eskoziako reggae sound systema)
+ KENNY KNOTS (Londoneko reggae abeslaria) Ekainak
23, larunbata
BINILOZKO XIRINGAK GAUA.
BIG UP SOUND SYSTEM. Lasarte. (Jamaikar doinuen porrusalda)
DJ PREST (Dub break bass steps)
CHAKMIG . London hiritik etorritako disko jartzailea. Breakbeat
musika.
RIKIKUZU. Hernani. House eta breakbeat.
Ekainak
24, igandea
SELEKTAH SOUND SYSTEM
Selektah Kolektiboko lagunen sound systema. DZ eta ARITZ SOUND SYSTEM
musika aukeraketan eta mikrofonoan berriz;
Bilboko 121 Crew eta Norte Apache, Hernaniko Raul `Black Jiko´
eta Rapaula, Iparraldeko Mix6T eta hainbat lagun. Musika Beltza
(reggae, rap, funk, soul, afro-brasildar erritmoak...) festa.
Ekainak
25, astelehena
PUNK GAUA
Kontzertua NAZKA taldearekin + disko jartzaileak (Nokono, etab.)
Ekainak
26, asteartea
LAIMAN (Kanariar irlak-Hernani. Jamaikar eta world vibes)
DIRTY VINYL (London-Bilbo. Dub, elektro, rare grooves)
BLUE EYE (Donostia. Brasil, beats)
Ekainak
27, asteazkena
DJ TALO (Hernani. Etno-tekno)
Eta ARITZ “SOUND SYSTEM” (Hernani. Musika Beltza)
Galderak, zalantzak...
Aritz 675703276
|